Testuingurua
And. - Astoa saltoka asi da....
Iña. - Jakiña!.
And. - Atzeko ankak astintzen....
Kol. - Min artuko zuan da!.
And. - Eta asta-otarretan zeuzkan gauzak bota egin ditu....
Ima. - Ara...!.
And. - (negarrez) Arraultzak auzi....
Jon. - Eeee... ne!.
Kol. - Beltza egin dezute!.
And. - Baburrunak lurrera bota... lokatzetara....
Iña. - Josu!.
And. - Azak eta porruak ere bai....
Ima. - Baña nola egin du ori Ixidor'ek?.
And. - Nik esan diotelako!.
Jon. - Nun da orain bera?.
And. - Erri-zaiñak arrapatuko zuan....
Iña. - Guzia ire esan gaiztoa egin dualako.
Kol. - Arrapatu, ta jo, edo....
And. - Jo ez; kartzelara eraman.
Jon. - Kartzelara?.
Ima. - Gizajoa!.
And. - Eta ni arrapatzen ba'nau?.
Iña. - Kartzelara baita, gaiztakeri ura egiteko agindu diokalako.
And. - (Negarrez) Ai!, amaaaa!... Ai, ai, ai!... Amatxoooo!....
Ima. - Gabon gaba kartzelan igaro igaro bear ote du Ixidor'ek? (Errukiz) Gizajoa! zertako egin ote du Andoni gaizto onen esana! Gurekin onara zuzen etorri ba'ziñaten...!
Iña. - Esaten dik iri irakasleak, orrelakoa izaten jarraitzen ba'dek, erri guziak ezetsiko abela.
Kol. - Beronen buruari naigabeak ekarriko dizkala....
Ima. - Orain bezela.
Gabon'a bildurrez igaro bear... Juari etxera.
And. - (Negarrez) Nundik joango naiz etxera bidean erri-zaiñak arrapatuko nau-ta?.
Iña. (Erratza eskura emanaz) (parrez) Jarri ari onen gañean, eta... (Ke zuloa erakutziaz) Ortik gora aidean Sorgiñak bezela.
Besteak - Ja, ja, ja!.
And. - Ai, ai, ai! Amatxooo! (Norbaitek barrutik ojuka: Katalin!) Ai ene! Nere billa datoz! (Ezkutatzen laisterka eskuitik).
Ima. - (Ezkerreko, atera juan da) Nor da?.
Abotzak - Esan amari ea perexil pixka bat daukan.
Ima. - Ez dago ama etxean, baña ikusiko det ba-daukan. (begitzen du arasa gañean, eta ostera atera juaten da) Ez dauka? (barruratuaz) Aldeko Joxepa Antoni zan.